Presidenteen Trofeoa

Presidenteen Trofeoa
Presidenteen Trofeoaren irudia.
KirolaIzotz hockeya
LigaNHL
Sorrera1985-1986 denboraldia
Herrialdea Kanada
 AEB

Presidenteen Trofeoa (ingelesez Presidents' Trophy eta frantsesez Trophée des présidents) urtero NHL ligako izotz hockey talde txapeldunari ematen zaion garaikurra da, hots, denboraldi erregularrean garaipen eta puntu gehien bereganatu dituen taldea. Stanley Cup garaikurraren ondoren NHL ligako bigarren titulu garrantzitsuena da.

1985-86ko denboraldiaren hasieran NHLko zuzendaritza batzordeak ezarri zuen. Ordutik aurrera denboraldiko talde onenak urte osoz jokalarien kamisetetan "NHL Ligako Txapeldunak" idazkia eramateko eskubidea dauka. Talde irabazleak 350.000 dolar kanadarretako saria ere jasotzen du, betiere taldeko jokalarien artean banatze aldera. Izotz hockeya Ipar Amerikako lau kirol nagusienen artean liga erregularra irabazteagatik saria eta garaikurra eskeintzen dituen bakarra da, nahiz eta NBAan ere denboraldi amaieran liga erregularrean balantze onena izan duen taldeari ere diru-saria eman ohi zaion.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy